11/11/09

ZUHAITZ MITIKOA


Euskadiko edozein lekutan ikus daiteke zuhaitz mitologiko hau. Kondaira dioenez, lehengo baskoiek zuhaitz honek duen pozoia (hazia biltzen duen geruzak izan ezik, gainontzeko guztiak pozoitsua da) erabili zuten erromatarren eskuetan erori aurretik. Etsairen batek harrapatzen zituenean, hitz egin baino lehen beste mundura joatea nahiago zuten. Guda Zibilaren garaian ere, erabili omen zen etsaien zaldiei emateko. Horrez gain, adarrarekin arku bikainak egiten daitezke.


Druiden zuhaitz sakratuetako bat zen eta beste hamabirekin batera zeltarren egutegia osatzen zuen. Hildakoen jaian, kokatzen zen zuhaitz honi eskainitako hilabetea, horregatik, heriotzaren ostean arimak beste mundurantz egin beharreko bidearekin erlazionatu izan da. Gaur egun oraindik, Irlandako eta Britainiako hainbat eskualdetako hilerrietan mota honetako zuhaitza aurki daiteke eta hauen sustraiak bertan lurperaturik dauden hildakoen ahoak ukitzen dituztela uste da.

Hain berezia den zuhaitz hau Gipuzkoako armarrian aurkitzen da. Ba al dakizue zenbat ageri diren?

Pagoetara joango garenean, datorren ostegunean, azaroaren 19an, ikusiko ditugu. Baina gure inguruan non aurkitu daiteke?



02/11/09

FOTOSINTESIA


Bizitzaren oinarria. Elika katearen lehenengo zatia.
Gelan fotosintesia landu dugu. Gaur dakizuen guztia kontatu didazue. Helbide honetan prozesu miragarri honetaz hitz egiten da. Arreta handiz ikusi eta entzun eta gero komentatuko dugu. Landarerik gabe ez dago bizitzarik.
Pelikula txiki hau naturista zoragarri batek egin du, David Attenborough hain zuzen ere. Aurten Principe de Asturias saria eman diote bizitza osoan naturarekiko adierazi duen maitasunagatik. Guk duguna bezalakoa ezta? Disfrutatu eta gaixorik daudenenak zaindu.
Zer izan da harrigarriena?

27/10/09

LANDAREAK

Gelan landareak lantzen hasi gara. Bi bideo hauek aurkitu ditut. Zer ikasi duzu bideo ikusi ondoren?


Galdera hauek burutu zaizkigu:

Goroldioek ura eta oxigenoa hostoetara eramaten dituzte, zertarako?

Nerea eta Alaia

Zer bi talde landare daude?

Amaiur eta Ana

Zer gertatuko zen landarerik gabe munduan?

Julen .I eta Asier

Duela 1000 ute baino gehiago nolako tamainua zuten iratzeek?

Aitor eta Iraultza

Zer da fotosintesia?

Unai S eta Beñat

Zer landare ugaltzen dira esporen bidez?

Gabi Reyes eta Julen Urtxegi

Zergatik dira landareak berdeak?

Carmen eta Maider

Nola sortzen da petroleoa?

Aura eta Ororo Ohiane

Esan zeintzuk diren haizearen menpe dauden landareak?
Mireia eta Mariaje

Non agertu ziren lehen izaki bizidunak?
Claudio eta Unai.G.

19/10/09

ÁSMATU - GORA MATEMATIKALARIAK


3 zenbakia 7 aldiz erabiliz 37 zenbakia lortu, baina bakarrik gehiketa, kenketa, biderketa eta zatiketa erabili daitezke.
Aukera bat baino gehiago daude.
Maider Pérez

09/10/09

GORA MATEMATIKALARIAK!!!


Autobus batean gidari bakarra dago. 7 ume garraiatzen ditu eta ume bakoitzak 7 motxila daramazki. Motxila bakoitzak 7 katu eme ditu, eta katu eme bakoitzak bere 7 katakume daramazki. Zenbat animalia hanka daude autobusean? eta gizaki hanka? eta denera?
Baten batek asmatu du. Nork?

02/10/09

A GRIPEA


Atzo A gripeari buruz hitz egin genuen. Horri buruz gehiago jakiteko gaixotasun hau pasa duen pertsona bat gelara ekartzea pentsatu genuen. Atzo informazio asko bildu genuen, baina guk gehiago nahi genuen. Gaur andereñoaren alaba etorri da, Alba. Albak A gripea pasa zuen, uztailan. Berak kontatu digunez, esnatu zenean buruko mina zeukan eta ahula sentitzen zen, bere ahizpa, Maialen ere. Orduan Paracetamol pastilak hartu zituzten eta medikuarenera joatea erabaki zuten. Medikuak ez zekien zer zeukaten , Albak eta bere ahizpak, zalantza zeukan ea A gripea edo gripe normala zen. Hala ere medikuak esan zien etxean geratzeko, eta egin zizkieten frogak aztertzean etxera deituko zutela. Handik oso gutxira medikuak etxera deitu zuen eta esan zien A gripea zutela. Hori jakinda Albak eta bere ahizpak aste bat egon behar izan zuten etxean asper-asper eginda. Etxetik irteteko maskarila batekin ateratzen ziren.
Albak ere esan zigun hiru egunez sukarra izaten duzula. Hau dena, kontatu ondoren guk egin genizkion galderak. Albak galdera guztiak erantzun zizkigun.
Aurreko egunetan klaseko batzuek beldurra zuten, A gripea edukiko zuten, baina Albaren hitzak entzun ondoren denak lasai geratu ginen.
Amaiur, Olatz eta Maialen

30/09/09

BIRUSAK


Birusak azido nukleikozeta proteinaz osatuak daude, ez dira ez emeak ezta arrak. Normalean hilda bezala egoten dira, horregatik dira hain zaiak aurkitzen. Birus bat mikra bat neurtzen du, mm bat mila zatitan mostuta da mikra bat.

Birusek gorputzan sartu arte ez dute erazo egiten. Behin barruan daudela, zelulei itsazten hazten dira, beren azido nukleikoa sartu eta azidoa ADN-aren tokira doa, ugalketa egin ahal izateko. Ondoren birus berriak zelulatik atera eta kutsaketa jarraitzen dute. Baina gorputzak globulo txuriei deitzen die, normalean globulo txuriek birusak desegiten dituzte, hala ere batzuetan birusa da garaile. Antigorputzek birusei buruzko informazioa gordetzen dute, baina birus batzuk aldatzen direnez gripea eta katarroa errepikatzen da.

Poliomelitisa birus bat da. Poliomelitisa kutxagarria da, nerbioei erasotzen die. 100 pertsonetatik 1tek poliomelitisa harrapatzen du. Lau eta bost urte bitartean errezago hartzen da. Baina horaigo ume gehienok txertatuak gaude. Diafragman erasotzen badu gorputza betirako paralizatu edo hil egingo ginateke.


EDUARD JENNER

Doktore ingelesa izan zen, adituek "inmunologiaren aitatzat"hartzen dutena. Txerto bat lehen ipini zuen medikua izan zen, baztangaren aurkakoa hain zuzen ere.
LOUIS PASTEUR

Hasieran , kimika lantzen asi zen,argiaren polizazioaren inguruan.Gero germenen teoria eraikitzen lan egin zuen.1895eko irailaren 28an hil zen paristik gertu .Urte hartan bertan lortu zuen sari bat:
Leeuwenhek dominak


MIREIA , MARIAJE eta MAIDER